Sei abeltzain sakandar Lekunberrin sarituak

Guaixe 2014ko ira. 8a, 19:35

Atzo Lekunberrin Nekazari Eguna ospatu zen. Egitarauaren barruan Auritz arrazako zaldien morfologia-txapelketa zegoen, Altsasuk ferietan askotan hartu duena. Nafarroako zaldi arraza horretako txapelketan 32 ustiapenetako 150 animaliak parte hartu zuten. 10 mailetan banatua zegoen txapelketa eta abeltzain sakandarrek zazpitan lortu zituzten sariak.


Sakandarren sariak
Behorrak
2 urte arteko moxalak
1.    SAT Gonzalez Percaz, Ziordia.
5. Martin Ezkurdia Barasoin, Arbizu.

2 eta 3 urte arteko moxalak.
4. eta 5. Legarra eta Rekalde, Zuhatzu.

3 eta 7 urte arteko behorrak.
1. Martin Ezkurdia Barasoain, Arbizu.

Zaldiak
2 urte arteko moxalak.
2.    SAT Gonzalez Percaz, Ziordia.
3.    Legarra eta Rekalde, Zuhatzu.

2 eta 3 urte arteko moxalak
1.    Inmaculada Azpilikueta, Lakuntza.

3 eta 6 urte arteko zaldiak
2.    Juan Javier Lanz Alegria, Lakuntza.

6 urte baino gehiagoko zaldiak.
2. Legarra eta Rekalde, Zuhatzu.
Jose Ramon Lopetegi Bakaikoa, Lakuntza.