Kimuen Futbol 8 Topaketetan aritzeko izena ematea zabalik

Guaixe 2014ko irailaren 9a

Irailaren 29an bukatzen da epea

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak 2014-2015 Futbol 8 Topaketak antolatuko ditu, kimuen mailan. Bertan aritu nahi duten taldeek irailaren 29a dute izena emateko azken eguna, Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).

Topaketa txapelketa moduan jokatuko da baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa. Aurreko urtean 9 taldek parte hartu zuten: Urdiain, Arbizu K.T., Etxarri Aranatz, Dantzaleku, Lagun Artea, Txartel, Kaixo, Tipi Tapa eta Sayas. Partidak igandetan jokatuko dira, Altsasuko Dantzalekun.