Etxarri Aranazko Udalak eta Sakanako afusilatuen elkarteak 34. aldiz Otsoportillora deitu zuten iraileko aurreneko igandean. Deialdiarekin bat 300 bat pertsonek egin zuten. Guztiak ere estatu kolpearen ondoren eraildakoen memoria aldarrikatu eta haiek omentzeko. Uste da 200 bat pertsonek haien azkena Urbasako leizean izan zutela.