Musikoterapia eta psikomotrizitatea ez gaituendako

Guaixe 2014ko irailaren 11

Mank-ek antolatuta, irailaren 26ra arte eman ahal da izena

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Ez Gaituen Elkartearen laguntzarekin, ez gaituendako musikoterapia eta psikomotrizitatea ikastaroa antolatu du. Ikastaroak ez gaitasunen bat daukaten Sakanako edozein pertsonei daude bideratuta.

Musikoterapia eta psikomotrizitatea ikastaroa Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean eskainiko da. Ordu bateko saia izanen da, larunbat goizetan, hilabetean bitan, 10:00etatik aurrera eta Maite Ulazia Mikeo monitoreak eskainia. Ondoko egunetan: urriak 4, 18; azaroak 8, 22; abenduak 6, 13; ilbeltzak 10, 24; otsailak 7, 21; martxoak 7, 14; apribilak 11, 25, maiatzak 9, 25 eta ekainak 6, 13. Ikastaroa euskaraz izango da eta norbaitek ez badu ulertzen gazteleraz azalduko zaio.

Izena ematea zabalik dago irailaren 26ra arte, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Sakanako Ez Gaituen Elkartekoak direnei elkarteak ordainduko die ikastaroa. Gainontzekoek, aldiz, 50 euro ordaindu beharko dituzte.