Lagun Arteak preferente mailari ekingo dio

Guaixe 2014ko irailaren 12a

Erregional mailan Altsasuk atseden hartuko du eta Donezteben jokatuko du Etxarrik

Aurreko urtean 3. mailan ibili zen Lagun Artea. Oso gutxigatik bada ere, kategoria galdu zuen eta aurten preferente mailako 2. multzoan lehiatuko da Lakuntzako taldea, beste 15 talderekin batera. Entrenatzaile berria izango du Lagun Arteak, Altsasu taldetik datorren eta aurretik ere Lagun zuzendu duen Jose Antonio Claver altsasuarra. Etxean jokatuz abiatuko du liga Lagun Arteak. Larunbatean jokatuko da partida, Zelai Berrin, talde ahaltsua den Amayaren kontra. Ea 3 puntuak etxean geratzen diren.

Erregional mailan Altsasuk atseden hartuko du eta Donezteben jokatuko du Etxarrik
Aurreko asteburuan hasi zen erregional maila. Asteburu honetan 2. jardunaldia dago jokoan. Altsasu liderrak atseden hartuko du. Aldiz, Donezteben jokatuko du Etxarri Aranatzek, larunbatean, 17:00etan, Mendillorri irabaztetik datorren Donezteberen kontra