Desfibriladore ikastaroa antolatu du Mank-ek

Guaixe 2014ko irailaren 16a

Urriaren 9an eta 10ean izanen da eta izena ematea zabalik dago

Sakanako Mankomunitateak desfibriladore semiautomatikoak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du, CEIM-en laguntzarekin. Ikastaroa urriaren 9an eta 10ean eskainiko da, 16:30etik 20:30era, Sakanako Mankomunitateko egoitzan, Lakuntzan. Izena ematen dutenek derrigorrezkoa izanen dute klasera joatera. Ikastaroa sorosleendako, udal langileendako, irakasleendako eta lehen sorospenetan interesa daukan edozeinendako dago zabalik.

Izena ematea
Irailaren 19ra arte, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866). Prezioa: 20 euro. 24 pertsonendako tokia dago eta izena ematearen ordena errespetatuko da.