Igeriketa eta soinketa ez gaituendako

Guaixe 2014ko irailaren 17a

Urriaren 6tik maiatzaren 7ra bitartean gauzatuko da ikastaroa, dohainik

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Askalatsen laguntzarekin, pertsona ez gaituendako igeriketa eta soinketa ikastaroa eskainiko dute. Ikastaroa urriaren 6tik maiatzaren 7ra bitartean izanen da, astelehenetan eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Bi aukera daude: igeriketara eta soinketara etortzea, biak, edo soilik soinketara etortzea.

Izena ematea dohainik da, eta Mank-eko Kirol Zerbitzura jo behar da (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).