Unzurrunzaga 32.a Axari Trailen

Guaixe 2014ko irailaren 17a

Aritz Egeak irabazi zuen proba

Igandean II. Axari Trail-Mikel Garmendia Memoriala mendi lasterketa jokatu zen Idiazabalen (25,4 km eta 1.550 m desnibela). Aldi berean, Euskal Herriko Mendi Lasterketen Txapelketa Indibiduala zen aipatu proba. Helmugara iritsi ziren 249 korrikalarien artean Aritz Egea izan zen azkarrena (1:58:22). Aritu ziren sakandarren artean Ander Unzurrunzaga etxarriarra 32.a iritsi zen helmugara (2:24:53) eta Iraitz Senar 102.a (2:48:42).