Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeko erauntsiak bi ondorio utzi zituen Sakanako errepide sarean. 19:19an zuhaitz bat erori zen NA-120 errepidean, Lizarragako dermioan. Zazpi minutu geroago, Sakanako Autobiako (A-10) Arabarako norabidean seinale bat erori egin zen. Bakaiku parean izan zen eta autobiako irteeran erori zen.