Cederna-Garalur elkarteak urtea despeditu bitarteko zortzi ikastaro antolatu ditu Nafarroako Mendialdean. Ikastaroetako bat, zuzeneko salmentarako estrategiak, Arbizun eginen da, Utzuganen. Guztiak ere Enpresa txikiendako prestakuntza, 2014 CED – 2015eko aurrekontua izeneko proiektuaren barnean daude eta Europak eta Nafarroako Gobernuak finantzatutakoak dira. Eta 27.500 euroko aurrekontua dute.
Aurtengo lehenengo seihilekoan Cederna Garalurrek 14 tailer antolatu ditu Mendialdean; horietako 5 ekintzailetzakoak ziren, eta 9 enpresei bideratuak. Guztira 203 parte-hartzaile izan dira (104 emakume eta 99 gizon). Urte bukaera bitartean eginen diren ikastaroak eta aurretik egindakoak ere, Nafarroako Mendialdeko eskualde bakoitzean ekintzailetzarako laguntza-zerbitzuetan antzemandako eskaera eta eskualde
bakoitzeko enpresa-ehunaren ezaugarriak aintzat hartu ditu. Garalurrek Mendialdean aurten antolatuko dituen 22 ikastaroetatik 3 Sakanan izanen dira.
Beste ikastaroak
Nola eman azkena salmenta bati (Doneztebe, Zangoza eta Agoitz); Nire zaletasuna mikronegozio bihurtu (Lesaka); Aurrekonturik gabeko marketina (Izaba); Sortu zure lana, zeuretzat lan egin (Zangoza) eta On-line marketina: blogak, web 2.0 eta sare sozialak (Lekunberri).