Agorrila akaberan 1.619 sakandar zeuden enplegu bulegoan izena emanda. Haietatik, 869 emakumezkoak ziren (%53,68; aurreko hilean baino 16 gehiago). Lan bila zeuden gizonezkoak, berriz, 750 ziren (%46,32; 65 gehiago). Adinari dagokionez, langabe sakandar gehienak 45 urte edo gehiago dituzte, 735ek hain zuzen (%45,4; 11 gehiago). Langabe gehien hartzen duen bigarren adin tartea 25 eta 44 urte bitartekoena da. Adin tarte horretako 656 sakandar zeuden langabezian (%42,65; 65 gehiago). Azkenik, 25 urte baino gutxiago zuten langatuak 158 ziren (%10,27; 5 gehiago). Ibarrean Nafarroako langabeziaren %3,5 genuen maiatzean (herrialdearen %3,22 populazioa gara).
Sektoreak
Sakandar gehienen lan eskaerak zerbitzuen arloan pilatzen dira %56,21 (910, 35 gehiago). Industriarako eskaeren kopurua %29,59 dira (479, 52 gehiago). Eraikuntzan lan egiteko prest daudenen eskaerak %6,73 dira (109, 4 gehiago). Lehen sektorean aritzeko eskaerak %1,79 dira (29, 2 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarrak %5,68 dira (92, 12 gutxiago).
Kontratuak
Agorrilean 535 kontratu sinatu ziren Sakanan. Haietatik soilik 8 (%1,5) izan ziren hasieratik mugagabeko kontratuak. Beste dozena bat (%2,24) mugagabe bihurtutakoak ziren eta gainontzeko 515 kontratuak (%96,26) aldi baterako ziren.
Nafarroa
Herrialdean 46.202 langabe erregistratu ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Enplegu Agentzietan, hau da, 545 pertsona gutxiago (-% 1,17) aurreko hilarekin alderatuz. Joan den urteko agorrilarekin alderatuta, 4.523 langabe gutxiago zeuden, -% 8,92 balio erlatiboetan neurtuta. Generoari dagokionez, 24.973 emakumezkoak ziren (% 0,66 jaitsiera) eta 21.229 gizonezkoak (%1,75 gutxiago).
NEZeko Zuzendari Gerente Mª Isabel Garcia Malo-k nabarmendu duenez, "urte arteko terminoetan langabeziak behera egiten duen hamaikagarren hilabetea da jarraian, % 9 inguruko jaitsierarekin". Gainera, aipatu du otsailetik ere hileroko langabeziak behera egin duela. Garcia Malo-k gogoratu du "hobekuntza txiki hau" izan arren, datuak ez direla onak eta, beraz, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko neurrien alde egiten jarraitu behar dela.
Langabezia herrika
Herria Langabetuak Aldea
Arakil 45 -2
Irurtzun 167 -2
Irañeta 6 +1
Uharte Arakil 58 +7
Arruazu 3 0
Lakuntza 69 -2
Arbizu 68 +1
Ergoiena 17 +2
Etxarri Aranatz 156 +10
Bakaiku 15 0
Iturmendi 19 -3
Urdiain 31 +5
Altsasu 810 +59
Olatzagutia 126 +6
Ziordia 29 -1
Sakana 1.619 +81