Nazabal: orain Nafarroakoa

Guaixe 2014ko irailaren 19a

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da igandean Uharte Iruñean

Euskal Herriko Maila Nagusiko finalerako sailkatu ondoren, Floren Nazabalek Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko du igandean, 17:30ean, Uharte Iruñeko Toki Alai pilotalekuan.

Zazpi aizkolarik hartuko dute parte: Floren Nazabal, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Ander Erasun, Donato Larretxea, Oihan Larretxea eta Julen Kañamares. Antonio Senosiain eta Manolo Kañamares ez dira arituko, txapelketetan parte hartzeari utzi baitiote, eta hori dela eta, maila galduko dute. Aldiz, Juan Jose Lopezek ezingo du parte hartu osasun arazoak direla medio (medikuaren agiria aurkeztu du).

Aizkolariek bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu beharko dituzte. Lehen 5 sailkatuek Etxarri Aranatzen urriaren 5ean jokatuko den Nafarroako final handirako sailkatuko dira. Floren Nazabal da kanporaketa irabazteko faborito nagusia. Etxarriko txapeldun handia osasun arazoekin ibili zen aurreko astean Euskal Herriko kanporaketan, baina bigarren sailkatzea lortu zuen. Eta aste honetan hobera egin eta arazorik gabe aritzeko moduan den.