Asteburuan Sollubeko Zirkuitua jokatu zen Bermeon, 23 urtez azpiko Lehendakari Txapelketarako baliagarria. Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarrak sekulako lasterketa egin zuen. Jaime Rosón taldekideak irabazi zuen proba, bere taldekide Arnau Soléren aurretik. Eta Rural Kutxa izan zen probako talderik onena. “Portura taldetxo bat iritsi gara aurretik, erritmoa bizkortu dugu eta 8 txirrindulariko taldea geratu gara aurrean, tartean ni, Arnau eta Cristian taldekidea. Aurrera egitea lortu dut eta bakarrik heldu naiz helmugara. Oso pozik nago” adierazi zuen Rosónek.
11 garaipen
Rural Kutxak 11 garaipen lortu ditu aurten: Daniel Lopezek Laukizen, Asier Unanuek 23 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketan, Daniel Lopezek Galiziako Txapelketan, Jonathan Lastak Sabin Foruria Memorialean, Arnau Solék Gorlako Igoeran eta Castellóko Vueltan, Migel Angel Benitok Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketan, Muxikako San Roman Sarian eta Palenciako Itzulian, Jesus Rubiok Leongo Vueltako etapa batean eta Jaime Rosón Bermeoko Sollube Zirkuituan.