Udako oporraldiaren ondoren irristaketa denboraldiari berrekin diote irristalariek. Larunbatean Extremadurako Etxea Trofeoa jokatu zen Iruñean, eta bertan Sakana Irristaketa Taldeko irristalariak aritu ziren. Lan ona egin zuten. Tartean Eukene Vazquez hirugarrena sailkatu zen, Anne Lapuente bigarrena eta Ekain Imazek garaipena lortu zuen.