Nafarroako Gobernuak erkidegoko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko Vodafone España, S.A.k aurkeztutako espedienteak onartu ditu. Enpresari herrialdean makina bat telefono antena jartzeko baimena ematen dio. Horietako hiru Sakanan daude: Irurtzunen, Lakuntzan eta Ziordian.