Motorzaleek errepide bazterreko babes-hesi babestu gehiago eskatu dituzte

Guaixe 2014ko irailaren 23a

Herri Lan Departamentuak 2008ren urte hasieran Sakanako hainbat errepidetan babes-hesien azpian beste metalezko xafla bat jarri zuen, lurreraino iristen dena. Hala, puntu horietan erortzen diren motor gidariek eta txirrindulariek ez dute babes-hesien zutoinen kontra jotzen. Izan ere, metalezko zutoin horien ertzak , erorketaren abiadurarekin batera, labanen gisa jokatzen dute eta hainbat motor-gidarik eta txirrindularik beso edo hanka zatiak galdu dituzte.

Departamentuak 2009an utzi zion errepideetan babes-hesi babestuak jartzeari edota ertzik gabeko zutoinak jartzeari. Horregatik, motor-zale elkarteek haien segurtasuna bermatuko duten neurriak hartzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Motorzaleak babesteko sistema Sakana zeharkatzen duten errepideetan
Errepidea                                     Metroak
Sakana NA-2410                                 348
Iruñea-Gasteiz    NA-240-A                   64
Asterain-Irurtzun NA-7010                   112
Irurtzun-Madotz-Lekunberri NA-7500     40
Lizarra-Beasain NA-120                      726
Irurtzun-Gipuzkoako muga NA-1300  3.406
Lizarra-Olatzagutia NA-718               1.536
Aralarko santutegia NA-7510               108