Abel Barriola lesionatu egin zen Logroñoko San Mateotako Binakako Torneoan eta Jose Javier Zabaleta izango da bere ordezkoa. Horrela, gaur, gauean Juan Martinez de Irujoren eta Aitor Zubietaren kontra arituko dira Xala eta Barriola ordezkatuko duen Jose Javier Zabaleta. Irujok eta Zubietak nahikoa dute 17 tanto egitea finalerako sailkatzeko. Aldiz, Xalak eta Zabaletak Irujo eta Zubieta 4 tantotan utzi beharko lituzkete finalera sailkatzeko. Finala igandean jokatuko da.
Bestalde, San Mateoen barruan Binakako Domus Rei desafioa antolatu dute, gazteen binakako txapelketa. Jose Javier Zabaletak eta Gorka Estebanek finalera sailkatzea lortu dute, Jokin Altunari eta Beñat Rezustari irabazi ondoren. Larunbatean jokatuko den finalean Artola eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari.