Euskal Preso Politikoek Kolektiboko (EPPK) kideek udaberrian espetxeratuak dauden kartzeletako trataera batzordeei idatzia bidali zieten. Sorterritik gertuen dagoen espetxera gerturatzeko eskaera guztiei ezezkoa eman diete denei. Hori dela eta, EPPK-ko preso bakoitzak erabaki horri helegitea aurkeztuko dio auzitegian.
EPPK-ko presoek adierazi dutenez, etxetik gertuko espetxean egotea “oinarrizko eskubidea” da. Horretarako, Espainia, Frantzia eta nazioarteko makina bat lege, araudi eta gomendio aipatu dituzte. Aldi berean, 25 urtez indarrean egon den sakabanaketak lege horiek eta, bereziki, giza eskubideak urratzen dituela salatu dute.