Igandean, irailaren 28an, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren bigarren kanporaketa hartuko du Aizarnazabalek, 18:00etan. 8 aizkolari lehiatuko dira: Aritz Irazabal, Beñat Lekue, Xabier Dorronsoro, Jokin Alkizalete, Mieltxo Mindegia, Iker Vicente eta Goizeder Beltza eta Iban Resano sakandarrak. Lau kanaerdiko erdibitu beharko dituzte eta lehendabiziko hirurak final handirako sailkatuko dira.
Lehen finalerdian Asier Pellejerok, Eneko Saralegik eta Aitor Urteagak lortu zuten finalerako sailkatzea. Ea igandean Beltza etxarriarrak eta Resano dorrobarrak lan txukuna egin eta finalerako sailkatzen diren.