Sakanako euskarazko hedabideak sustatzen duen Bierrik fundazioak 1.550 babesle ditu eta guztiek txartel bana dute, Beleixeguaixe txartela. Hainbat deskontu eta abantaila eskaintzen dizkie txartelak 1.550 babesleei urte guztian barna. Izan ere, Sakanako 80 establezimendu baino gehiagotan erabili dezakete txartela. Eta asteburu honetan, Sakatxartela Asteburuan erabiltzen dutenek, gainera, bi sariren zozketan sartuko dira. Aipatu establezimenduetan Beleixeguaixe txartela erakuste hutsagatik.
Sariak
1.saria. Egun erdirako auto elektriko baten alokairua (Behibi enpresa) eta Olatzea hotelean bi pertsonarendako bazkaria.
2. saria. Iortia kultur guneko zinemarako hilabeteko bi bono eta Beleixeguaixe txartel bat.
Helburu bikoitza
Bierrik fundazioak txartelaren bidez babesle diren 1.550 sakandarrei euren fideltasuna eskertu nahi die; euren eguneroko erosketetan abantailak lortzeko aukera eskaintzeaz gain, sari bat lortzeko aukera ahalbidetuz. Baina, aldi berean, Sakanako denda eta establezimenduei bultzada eman nahi zaie txartelarekin ere; krisi garai honetan sakandarrak ibarreko denda eta establezimenduetan erosketak egitera animatuz eta, horrela, herriak bizirik mantenduz.
Beleixeguaixe txartela lortzeko
948 564 275 eta 948 562 107 hots egin edo www.guaixe.net atarian sartu eta Bierrik Fundazioko bazkide/babesle egin. Urteko 50 euro ordaindu behar dira. Horrek ibarreko 80 establezimendu baino gehiagotan urte guztian deskontu eta abantailak eskaintzeko aukera ematen du. Gainera, txartelagatik pagatutakoaren %25 errenta aitorpenean desgrabatuko du.
Hurrengo Sakatxartel asteburuak
Irailaren 26tik 28ra.
Azaroaren 28tik 30era.