Memoriaz, askatasun helburu leloarekin ospatuko da aurten Gudari Eguna. 1936ko estatu kolpetik askatasuna helburu zuten makina bat gizon eta emakume bidean gelditu direla nabarmendu dute antolatzaileek. Eta gaineratu du herri honek denak bere imajinario kolektiboan mantentzen dituela. “Haien memoriak jakinarazten digu nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen”.
Larunbateko manifestazioaren antolatzaileek esan dutenez, 1936an edo 2014an askatasunak helburu izaten jarraitzen du. Pentsa dezagun, jada, hemendik aurrera inork ez duela bere bizia arriskuan jarri behar izanen herri honen eskubideak lortze bidean; hori ere, herri honen borroka eta lanaren emaitza da”. Hildakoak ahaztea izaerari uko egitearen pareko litzatekeela ziurtatu dute.
Manifestazioari dagokionez, ez dute ohiko mobilizazioa iragarri: “leloak tartekatuz musika izanen da manifestaldiaren gidari nagusia izanen da”. Musikan gordea dagoen memoria erakutsi nahi dute horrela. Biharko manifestaziora “gure iraganaren memoria, aitortza eta egia aldarrikatzen dugun sakandar guztiok gaude gonbidatuta”.