Sakanako txirrindula eguna 2014

Guaixe 2014ko irailaren 29a

Atzo ospatu zen Sakanako Txirrindula Egunaren 21. edizioa. Eguna lainotuta esnatu zen.Tropela abiatu aurretik, Irurtzunen, tanta batzuk bota zituen eta horren txirrindulari batzuk ez ateratzea ekarri zuen. Hala ere, izena emanda zeuden 225 zaleetatik gehienak ekin zioten ibilbideari. Bidean beste hainbat batu zitzaizkien. Ohiko matxura txiki eta zulaketez aparte gertaera gutxi. Tropelak Sakanako paisaia eta herriekin gozatzeko aukera izan zuen.