Nekazal ibilgailuen IAT egutegia zehaztua

Guaixe 2014ko irailaren 29a

Ziklomotorrek ere pasa beharko dute azterketa teknikoa.

Udazkenarekin batera, urtero moduan, nekazaritza eta abeltzaintza lanetan ibiltzen diren ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) pasatzeko garaia iritsiko da. Aldi berean, ziklomotorrei ere eginen zaie azterketa. IAT egiten duten teknikariak lastaileko lehen hiru asteetan izanen dira Sakanan.

Data                               Herria
Lastailak 1, asteazkena    Irurtzun  
Lastailak 2, osteguna        Ihabar
Lastailak 3, ostirala          Uharte Arakil
Lastailak 6, astelehena     Uharte Arakil
Lastailak 7, asteartea        Uharte Arakil
Lastailak 8, asteazkena     Arbizu  
Lastailak 9, osteguna        Unanu
Lastailak 10, ostirala         Etxarri Aranatz
Lastailak 13, astelehena    Lizarraga
Lastailak 14, asteartea      Iturmendi  
Lastailak 15, asteazkena   Iturmendi   
Lastailak 16, osteguna      Altsasu
Lastailak 17, ostirala         Olatzagutia
Lastailak 20, astelehena    Ziordia