Atzo Euskal Herriko 3. Mailako Aizkora Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Aizarnazabalen. 8 aizkolari lehiatu ziren, hiru multzotan banatuta. Bakoitzak lau kana-erdiko erdibitu behar zituen. Tartean zeuden Iban Resano dorrobarra eta Goizeder Beltza etxarriarra. Lehen hirurek finalerako txartela zuten sari.
Iker Vicente, Vicente II.a, izan zen azkarrena (8:21), Mindegiaren (9:47) eta Irazabalen (9:52) aurretik. Iban Resano izan zen laugarrena (10:27) eta Goizeder Beltza bosgarrena (10:31). Tamalez, gutxigatik baina finaletik kanpo geratu dira bi sakandarrak.