Sakandarrak Plazaolako maratoi erdian

Guaixe 2014ko irailaren 30a

Leitza-Lekunberri bitarteko 21 km-ak osatu behar izan zituzten

Igandean 8. Plazolako Maratoi erdia jokatu zen, Leitzan hasi eta Lekunberrin despeditu zen 21 km-ko proba. Alfonso Serrano (1:17:00) eta Itsaso Leunda (1:27:25) izan ziren azkarrenak. Juan Pedro Ariz bakaikoarra 49.a sailkatu zen (1:40:46), Eduardo Zuñiga irurtzundarra 61.a (1:47:27) eta Ixa San Martin etxarriarra 76.a (2:01:45).