Irati Astondoa Nafarroako Trontza Txapelketa Mistoan

Guaixe 2014ko irailaren 30a

Mikel Eugirekin bikotea osatuta, txapeldunordeak izan ziren

Larunbatean Nafarroako Trontza Txapelketa Mistoa jokatu zen Igantzin. 6 bikote mistok hartu zuten parte, eta 45 ontzako enborrari 10 ebaketa egin behar zizkioten. Baztan Bidasoako Gure Kirolen Kluba taldeko Xabier Urrutia arraioztarra eta Nerea Sorondo beratarra izan ziren txapeldunak (4:32). Bigarren posturako lehia oso estua izan zen. Azkenean Beunzako Mikel Eugik eta Sakanako Irati Astondoak lortu zuten txapeldunorde izatea (4:55.31), Arraiozko Daniel Saldiasi eta Berako Amaia Garciari (4:55.82) ehuneneko eskas batzuk aterata.