Txurrukak denboraldiko 5. garaipena eman dio Rural Kutxa-Seguros RGA taldeari

Guaixe 2014ko irailaren 30a

Tour du Gevaudan proba irabazi du

Amets Txurrukak irabazi zuen, larunbatean, Tour du Gevaudan. Horrela, denboraldiko 5. garaipena lortu du Sakanatik sortutako Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak. Gainera, probako talde onena izan zen Rural Kutxa eta Angel Madrazo taldekidea mendiko onena izan zen.