Aspek jaialdi polita antolatu du gaurko Errioxan, Arnedon, 19:30ean. Agur esateko ordua geroz eta gertuago du Titinek, egunotan profesional moduan bere azkeneko 3 partidak jokatuko baititu. Gaurkoa da horietako bat. Jose Javier Zabaleta etxarrendarrarekin osatuko du bikoa Titinek, Ioseba Ezkurdia eta Aitor Zubietaren kontra aritzeko. Hasiera batean David Merinok jokatu behar zuen Titinekin, baina ezker eskuan arazoak ditu errioxarrak eta Zabaletak hartuko du bere tokia. Beste behin, hiru sakandarrak partida berean ikusteko aukera izango dugu.