Tanto bakarrarengatik galdu zuten Titinek eta Zabaletak

Guaixe 2014ko urriaren 1a

Ezkurdiak eta Zubietak 22-21 irabazi zieten

Aste garrantzitsua du Titinek, igandean erretiratuko delako. Aste honetan hiru despedida partida jokatuko ditu, horietako bat atzo Errioxako Arnedon jokatu zuena. Jose Javier Zabaletarekin osatu zuen bikoa Titinek, Ioseba Ezkurdiaren eta Aitor Zubietaren kontra jokatzeko. Hiru sakandarrak eta karakoleroa. Partida bizi eta ikusgarrian, 21era berdindu zuten, eta azken tantoa Ezkurdiaren eta Zubietaren alde joan zen, 22-21 irabazita.

Ostiralean berriro ere Zabaletarekin
Ostiralean Titinek berriro ere Zabaletarekin osatuko du bikotea. Arerioak Joseba Ezkurdia eta Abel Barriola izanen dira. Partida Lekunberrin jokatuko da, ostiralean, 22:00etan, ETB1ek zuzenean eskainia.