Gudari eguneko mobilizazioa debekatu zuten

Guaixe 2014ko urriaren 1a

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak debekatu egin zuen larunbat arratsaldean Altsasun deitua zegoen manifestazioa. Gudari eguna zela eta, Memoriaz, askatasun helburu leloa zuen deialdia egin zuen Sakanako ezker abertzaleak. Debeku hori dela eta, makina bat sakandar Iruñeko ekitaldietan parte hartu zuten.