Ordezkari sakandarrak biomasa azokan

Guaixe 2014ko urriaren 1a

Nafarroako Baso Biomasaren II. Azoka ospatu zen joan zen astean, ostegun eta larunbat artean. Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditorioan 35 erakusketariek baso-biomasaren erabileran oinarritutako hainbat erregai-mota eta instalazio termiko erakutsiko zituzten. Alor horretako (erregaiak, basoko arloa, ingeniaritza, instalazioak, zerbitzu energetikoak eta sistemak) jarduera-sektore askotako enpresak eta erakundeak izan ziren azokan, biomasaren ziklo guztia hartuz. Enpresa horien artean Etxarri Aranazko Naparpellet eta Altsasuko Orleghy Renovables enpresak zeuden.