Herritarrei arreta emateko telefono zenbaki berria 948 012 012

Guaixe 2014ko urriaren 1a

Nafarroako Gobernuaren eta Altsasuko eta Olatzagutiko udalen arreta telefono zenbaki berria mugikorretatik erabili ahalko da, 012 zenbakia telefono finkoetatik.

Orain arte foru administrazio eta zerbitzura atxikitako udalen informazioa 012 telefonora hots eginez jaso zitekeen. Telefono mugikorreko konpainia batzuekin zenbaki hori erabili ezin zenez, arazoa konpontzeko 948 012 012 zenbakia martxan jarri zen pasa den asteartean.

Tarifa finkoak dituzten telefonoetatik dohainik hots egiteko aukera izanen da. Bi telefono zenbakietan, astegunetan, 08:00etatik 19:00etara, herritarrek Nafarroako Gobernauren eta aipatu bi udalen informazioa jaso dezakete, izena eman eta izapideak egin edo ekarpenak egin ditzakete. Gaztelaniaz eta euskaraz.

Irurtzungo eskualde-bulegoa
Herritarrek informatzeko, izapideak egiteko edo Nafarroako Gobernuaren aurrean ekarpenak egiteko lau bide dituzte: telefonozko arreta; navarra.es ataria; sare sozialak eta aurrez aurrezkoa bulego-sarea. Eskualde-bulego horietako bat Irurtzungo Trinitate kaleko 24. zenbakian dago.