Sozialista nafarrek euren burua aukeratzeko prozesua martxan jarri dute. Amanda Acedoren eta Maria Chiviteren artean aukeratu beharko dute militanteek eta PSNren zaleak. Azken horiek www.psn-psoe.org web orriaren bidez edo Altsasuko egoitzan izena emateko aukera dute, hilaren 13ra arte. Horretarako datuak eman, Nafarroan aldaketa progresistaren aldeko manifestua sinatu eta bi euro ordaindu beharko dira. Hautagaiek larunbatetik 18ra arte informazio kanpaina eginen dute. Bozketa, berriz, 19an izanen da. Hauteslekuetako bat Altsasun egonen da.