Bi sari berri banatu dira Sakatxartela Asteburuan

Guaixe 2014ko urriaren 3a

Laugarren Sakatxartela Asteburua pasa berri dugu eta, iragarri bezala, Beleixeguaixe Txartela erabiltzaileen artean bi sari banatu dira. Asteburuan 51 kidek erabili zuten txartela eta saria Sandra Jakarendako eta Oskar Rodriguezendako izan dira. Aurrenekoak Bibehi enpresako egun erdirako auto elektriko baten alokairua eta Olatzea hotelean bi pertsonarendako bazkaria irabazi du. Bigarrenak, berriz, Iortia kultur guneko zinemarako hilabeteko bi bono eta Beleixeguaixe txartel bat.

Sakanako 80 establezimenduk baino gehiagok, urte guztian, deskontu eta abantailak eskaintzen dizkiete Beleixeguaixe txartela duten Bierrik fundazioak 1.550 babesleei. Fundazioko lagunek horrela euren fideltasunari saria jasotzen dute. Aldi berean, ibarreko ekonomia indartzearen alde egiten dute erosketak ibarrean eginez.  

Beleixeguaixe txartela lortzeko
948 564 275 eta 948 562 107 hots egin edo www.guaixe.net atarian sartu.

Hurrengo Sakatxartel asteburuak
Azaroaren 28tik 30era.