Kantu berriak Euskalerria Irratiarendako

Guaixe 2014ko urr. 3a, 16:00

Haurrendako 20 kantu berrietako abeslarien artean Igor Ijurra eta Hesian-eko Zuriñe eta Fran daude. 
Ene kantak CD-DVDa bihar eta etzi eskuratu daiteke, Berria egunkariarekin batera, hamabost euroren truke.

Hirugarren aldiz Ene Kantak proiektuko kideek haurrendako euskarazko abesti berri eta freskoak sortu dituzte. Batzuk herri kantuak moldatu eta gaurkoak dira; guztiak itsasoaren gaineko hitzekin sortuak. Gainera, DVDan abesti bakoitzeko bideoklip bana dago eta han haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak daude.

Aurreneko diskoko irabaziak Sortzen-i eman zizkioten eta bigarrenekoak Nafarroako Bertsolari Elkarteari. Hirugarren diskoarekin lortzen diren etekinen erdia Euskalerria Irratia laguntzeko izanen da eta beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektuarendako. 20 kanta berri horietan kantuan aritu dira makina bat abeslari, baita sakandarrak ere: Igor Ijurra eta Hesian taldeko Zuriñe eta Fran.