Testua, Atxaga, musika, Mikel, poesia, Laboa, antzerkia

Guaixe 2014ko urriaren 3a

Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan) antzerki musikatua, bihar, larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Euskararen firika kanpainaren barruan Sakanako Mankomunitateak, Altsasuko Udalak eta Berriak antolatu dute emanaldia. Sarreretatik ateratzen den dirua Berria fundaziorako izanen da.

Laguna, Mikel Laboa, hil zela jakin ondoren Bernardo Atxagak testu batzuk sortu zituen. Idatzietan heriotza eta elurra aipatu zituen, oparo, Atxagak. Testu horiek dira Zazpi aldiz elur ikuskizunaren ardatza, zeinetan musikak, poesiak eta antzerkiak bat egiten duten. Hala osatuko dute bere lagunek zendutako musikariaren erretratua.

Ttanttaka antzerki taldeak ikuskizuna zazpi ataletan banatu du. Zazpitan elur. Bost lagunen arteko bilgune baten antzeko zerbait da taula gainean ikusiko duguna. Neguko gau elurtsua da, zeinetan malutek “tempo” ezberdina markatzen duten. Argi bero eta txiki bat piztuko dute eta elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dute, barre egitekoa, elkar begiratzekoa... Istorio kontaketak, akordeak ekarriko ditu eta hari lotuta kantua ezin falta, Laboarena, jakina.

Kontu-kantu-kontaketan ariko da boskotea, Mikelen nahiez, psikiatriaz, txoriez, bizipozaz eta heriotzaz. Eta nola ez, ausardiaz, berak egiten zuen bezala, esperimentatu, jolastu, kantatu, hitz egin, isildu... aske sentitu eta aske sentiarazi.

 

"7 ALDIZ ELUR" - Laburpena / Resumen from Acrónica Producciones on Vimeo.


Fitxa
Egilea: Bernardo Atxaga.
Musika: Mikel Laboa

Zuzendaria: Mireia Gabilondo

Musika zuzendaritza eta moldaketak: Iñaki Salvador
Irudiak: Zumeta

Eszenografia: Fernando Bernués
Antzezleak: Mireia Gabilondo eta Iñaki Rikarte.
Musikariak: Iñaki Salvador (pianoa), Angel Unzu (gitarra) eta Maria Berasarte (kantua).

Sakanako Berrialagunak
Euskarazko egunkariaren ibarreko lagunek antolatu duten hirugarren ekitaldia da biharkoa. Duela bi urte Ruper Ordorika izan zen kantuan eta joan zen urtean, berriz, Gari.