Unanura joan dira Sakanako Gazta Txapelketako lehen bi sariak

Guaixe 2014ko urriaren 6a

Joxi Bakaikoa alkatea hiru gaztagile sarituekin.

Zazpi gazta ekoizle izan ziren atzo goizean Sakanako Gazta Txapelketan lehiatu zirenak. Lehen saria (100 euro) Unanuko Balda-Artola gaztandegiak eskuratu zuen. Bigarrena (70 euro) ere Unanun gelditu zen, Ibarborda gaztaren egileendako. Podiuma (40 euro) Urdiaingo Sarabe gaztak osatu zuen. Idiazabal jatorri izendapeneko Jose Ramon Agirianok gidatuta Iñigo Lazkoz (Hartzabal elkartea), Jon Etxeberria (Udaberri elkartea) eta Jose Ignazio Mozo (Gure Etxea elkatea) osatu zuten epaimahaia.

Aipatu gaztagileez aparte, Uharte gazta (Uharte Arakil), Albi (Arruazu), Arana-Etaio (Arbizu) eta Amillano gaztandegia (Altsasu) lehiatu ziren.