Partidak ikusteko autobus zerbitzua bertan behera utzi du Osasunak

Guaixe 2014ko urriaren 8a

Ez omen dago nahikoa eskaririk

Osasuna futbol klubetik adierazi dutenez, partida egunetan Osasunako bazkideak autobusez Sadarrera eramateko zerbitzua bertan behera utzi dute. “Zerbitzuaren eskaera eskasagatik ezinezkoa zaigu zerbitzuaren gastuei aurre egitea. Erabakiak gure bazkideengan sor ditzakeen kalteagatik barkamena eskatzen dugu” diote klub gorritxotik. Aurreko denboraldian Sakanatik autobus bat ateratzen zen partida egunetan bazkide gorritxoak Sadarrera eramateko.