Atarrabiako partida Ezkurdiarendako eta Zubietarendako

Guaixe 2014ko urriaren 8a

22-21 irabazi zieten Irujori eta Ceciliori

Festetan murgilduta dagoen Atarrabiatik pozik itzuli ziren Joseba Ezkurdia eta Aitor Zubieta. Pilotari sakandarrek 22-21 irabazi zioten Juan Martinez de Irujori eta Cecilio Valgañoni. Markagailuak erakusten duen bezala, lehia oso estua izan zen, baina azken tantoa Ezkurdiaren eta Zubietaren aldekoa izan zenez, sakandarrak pozik.