Ludopata digitalak

Guaixe 2014ko urr. 10a, 06:00

FEJAR (Federación Española de de Jugadores de Azar en Rehabilitación) elkarteak, nerabeei zuzendutako ludopatien prebentzio kanpaina aurkeztu berrian, orain dela 3 urte on-line jokoak legalizatu zituztenetik, ludopatien artean tratamenduak jasotzen ari dituzten gaixoen artean bigarren arazoa bihurtu dela adierazi du. Beti ere, txanpon makinen ondoren.

Diotenez, on-line jokatzen dutenen arteko ehuneko 1.5 eta 2.5 artean  garatu dezakete erabilera patolojiko bat, eta gora doa adikzioan erortzen ari diren jokalarien kopurua, gehienbat gazteen artean. Mendekotasuna edo erabilera patolojikoaz ari garenean, joko mota hauekiko kontrol galtze nabarmen bateaz ari gara.

On-line jokoaren ezaugarri garrantzitsuenak berehalakotasuna eta eskuragarritasuna dira (momentuan bertan dakigu irabazi ala galdu dugun), horregatik da hain mendekotasun sortzailea. Gainera adin konkretu hauei zuzentzearen arrazoia, nerabeen artean normala den heldutasun ezarengatik eragina handiagoa izan daitekeela eta kontrolatu gabeko web horrietan jolasten bukatu dezaketela.

Guzti honengatik FEJAR elkarteak, 12-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako “No caigas.com” prebentzio kanpaina martxan jarri du. Kanpaina hau Plan Nacional sobre Drogasek bermatu duelarik.

Ezin dugu ahaztu Espainian, adin txikikoek ezin dutela on-line jolastu, heldu baten nortasuna ordezkatuz, edo identitate faltsua erabiliz, edo legez kanpoko web horrietan ez bada. “No caigas.com” kanpainia nerabeei zuzendua dago eta bertan familien eta hezitzaileen inplikazioa eskatzen da. Kanpaina berri hau ez doa jokoaren aurka, ezta whatsapparen aurka eta ezta teknologia berrien aurka ere; hauen erabilera egokia sustatzea du helburu.

Teknologia berrien ezaugarrietaz informatzea eta beharrezkoa izanez gero erabilera egoki eta kontrolatua lortzeko estrategiak sortzea da kanpaina honek jarraitzen duena. Eskola eremuan landu daitekeen hiru saiotako tailer baten bidez, non ikasleez gain gurasoak eta  irakasleak ere badute bere zeregina.

Bestalde, nerabeen artean arrisku erabilera ematen ari dela jakiteko seinale batzuen berri ematen digute ere: bakardadea, egiten ari dutena ezkutatzea, egiten ari dutena uztean estualdia eta eskola emaitzetan arazoak.

Prebentzio programak