Gurasoek Nafarroako haur-kantak eta jokoak ikasteko

Guaixe 2014ko urriaren 9a

Ribaforadako haurrek ere parte hartu dute materialaren sorreran.

Euskara Zerbitzuak Xaldun Kortin materialean oinarritutako ikastaroak eskaini ditu dohainik.

Garai batean aiton-amonek umeekin erabiltzen zituzten kantak, jolasak, ipuinak, hitz-jokoak eta beste biltzen ditu Xaldun Kortin materialak (liburua, CDa eta DVDa). Nafarroakoak guztiak eta dagoeneko herrietako liburu-dendetan salgai dagoena.

Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Immigrazio Zerbitzuek material horretan oinarritutako tailerrak antolatu ditu. 3 urte bitarteko umeen gurasoei zuzenduta daude, baina irakasleek, begiraleek, hezitzaileek eta bestek ere izena eman dezakete. Bi tailer izanen dira eta batera edo bestera joateko aukera izanen da. Dindaia fundazioak emanen ditu tailer horiek eta bitartean haurtzaindegi zerbitzua izanen da.

Tailerrak
Irurtzunen
Azaroaren 5ean, asteazkenean, 10:00etatik 12:00etara kultur etxean
Izen-ematea urriaren 31ra arte

Olatzagutian
Azaroaren 19an, asteazkenean, 9:30etik 11:30era ludotekan. Izen-ematea azaroaren 14ra arte


Izen ematea
Lehenengo tailerrerako epea hilaren 31n despedituko da. Bigarrenerakoa, berriz, azaroaren 14an. Hots egin 948 464840 edo 648 070 710 telefonora edo euskara@sakana-mank.com edo immigrazioa@sakana-mank.com e-posta-ra idatzi.

ttikiekin solasean eta jolasean - TRAILERRA from Xaldun kortin on Vimeo.