Gobernuak udalekin zor handien dutenen zerrendan daude Altsasu eta Lakuntza

Guaixe 2014ko urriaren 9a

Altsasuko udaletxea

Nafarroako Gobernuak 77 udali 1.851.237 euro zor dizkie, kooperatiba eta fundazioen zergen hobari edo salbuespenenengatik. Haiek udalek kobratu beharreko zenbait zerga ez dituzte pagatzen eta, horregatik, gobernuak udalei ordaindu behar die. Lakuntzako Udalak kontzeptu horregatik 30.503 euro ditu jasotzeko. Altsasukoak, berriz, 289.827 euro.