Ein daigun topa! Leloa aukeratu da aurten Derion ospatuko den TopaEgunerako. Euskaltzaleen topaguneetan, herriz herri antolatutako mugimenduan, parte hartzen duten euskaltzale guztiei dago zuzendua eta lemak dioenez, euskaltzaleon, auzolanaren eta mugimenduaren alde topa egiteko jai eta truke-eguna izanen da. Azken horretarako euskaltzaleen elkarteetan azken urteotan interesgarriak izan diren bederatzi proiekturen aurkezpena egingo dute egitasmoon sustatzaileek. Baina mugimendu feministatik ikasteko aukera ere eskainiko die euskaltzaleei TopaEgunak. Euskal Herriko Euskaltzale guztiei gonbitea egiten die antolakuntzak bihar Derion bildu daitezen.
Egitaraua
10:30ean Harrera: Berbak erein.
11:00etan Esperientzien truke-gunea.
Euskaltzale gazteen topaldia.
Umegunea.
11:30ean Kale animazioa.
12:00etan Txango gidatua, kanpo santutik.
12:30ean Aztarnak, feminismotik ikasten.
Kantu-jira.
13:00etan Batukada eta kilikiak.
Txakoli eta Boga garagardo dastatzea.
14:00etan Larrain-dantza.
14:30ean Bazkaria.
16:30ean Bazkalosteko kultur gindak.
Irrien lagunak.
18:00etan Ekitaldia.
Puzgarriak.
18:30ean Erromeria: Fan&Go
Elektrotxaranga.
20:00etan Kontzertuak: Zizkamizka eta Gibelurdinek.