Makina bat dira presoen egoerarekin lotura duten abestiak. Atera proiektuko kideek haietako batzuk aukeratu dituzte eta zenbait kolaboratzailerekin batera emanen dituzte. Hala CD bat osatu dute. Baina bere liburuxkan preso eta iheslariek egindako hainbat sorkuntza jaso dituzte, olerkiak, marrazkiak, testuak, besteak beste. Atera proiektuko diskoko dozena bat kantuetatik bitan musikari sakandarrek parte hartzen dute: Pello Reparaz Ken Zazpiren Malen kantuan ari da eta Hesian-eko Fran eta Zuriñe Etzakit-en Gurekin abestian parte hartu dute.