Irurtzungo autobien lotura-gunean izan zen atzo ezbeharra, 12:45 aldera. Etxera, etxarrirantz autoan joaten zen emakume bat bidetik atera zen. Antza, euriak eraginda izan zuen ezbeharra. Horren berri emateko autotik atera eta 112 telefonora hots egiten ari zela auto batek emakumea aurretik eraman zuen. Kolpeak, 44 urteko emakumeari hanka moztu zion. Irurtzungo osasun etxeko mediku eta erizainak joan ziren emakumea artatzera. Helikopteroz Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten. Istripua Guardia Civilak ikertu du.