Txikien Irristaketa Ligari agur

Guaixe 2014ko urriaren 13a

Txikien Ligan aritu diren irristalariek diploma eta trofeoa jaso zituzten. Argazkian Sakanako Irristaketa taldekoak.

Asteburuan Espainiako Pista Txapelketa jokatuko da Amaian

Larunbatean Txikien Ligako finala jokatu zen Iruñean, mini, benjamin eta kimuen mailan. Bertan lehiatu ziren Sakana Irristaketa Taldeko irristalariak. Aipatu txapelketan aritu diren irristalari guztiek diploma eta trofeoa jaso zuten opari. “Irristalari guztiak oso kontentu zeuden eta zorionak eman nahi dizkiet, beraiei eta txapelketetan animatu gaituzten euren senitartekoei. Otsailera arte despeditu dira txapelketak, eta hemendik aurrera entrenamenduetan murgilduko gara. Orain arte txapelketetan lehiatu ez diren irristalariei bertan aritzera animatu nahi diegu. Kirola egiten dugu, bikain pasatzen dugu eta lagun berriak egiten ditugu” adierazi du Sakana Irristaketa Taldeko entrenatzaile Juli Acebesek.

Bestalde, asteburuan, urriaren 18an eta 19an, Espaiiako Pistako Irristaketa Txapelketa jokatuko da Iruñean, Amaia Kirol Elkarteko pistan. Sakana Irristaketa Taldeko 2 irristalari lehiatuko dira, Maialen eta Irantzu. Ea zortea alde duten.