Sakandarrak gustura Anboto Km Bertikalean

Guaixe 2014ko urriaren 13a

Anboton aritu ziren Sakana Bizirik taldeko korrikalariak. Argazkia: Sakana Bizirik.

Aitor Osak (39:53) irabazitako proban Aritz Munarriz 10.a izan zen (46:10)

Sakandarrak 7. Anboto Km Bertikalean
1.Aitor Osa: 39:53
10.Aritz Munarriz: 46:10
16.Mikel Rubio: 48:29
33.Beñat Katarain: 51:26
40.Fidel Jimenez: 51:58
55.Mikel Berastegi: 53:05
60.Aritz Ganboa: 53:22
63.Julen Paniagua: 53:35
74.Adur Senar: 54:07
83.Iraitz Senar: 54:47
84.Alatz Agirre: 55:02
111.Juan Felipe Lizarraga: 58:06
112.Mikel Iriarte: 58:15
203.Arkaitz Munarriz: 1:11:59

Larunbatean jokatu zen Anboto Km Bertikala, Arrazola-Atxondon. Kilometro bertikaletan proba gogorrena dela diote adituek, eta, egia esan, ez da makala. 3,8 km-tan 1.092 metroko desnibel positiboa gainditu behar dute korrikalariek, Arrazolatik (239 m) Anbotoraino (1.331 m).

222 korrikalarik osatu zuten proba. Bakarka atera ziren eta euren lana kronometratu zuten, erlojupeko lasterketa baitzen. Uharte Arakil Beriain Km Bertikalean garaile izan zen Aitor Osa izan zen azkarrena ere Anboton (39:53), primerako lana eginez. 13 sakandarrek parte hartu zuten lasterketan, eta maila bikaina eman zuten. Guztietan azkarrena Aritz Munarriz etxarriarra izan zen (46:10).