Francoren Errepublikaren aurkako estatu kolpearen ondoren Nafarroan 3.400 izan ziren hildakoak. Haietatik 153k kargu publikoak zituzten eta Nafarroako Parlamentuak haien izenak jasoko dituen plaka bat jartzea erabaki du. Ekimen horrekin ganberak errepresioaren biktima izan ziren nafarren aitortza eta erreparazio morala egin nahi du.
Hildako 153 kargu publikoen artean zazpi sakandar zeuden. Arakil eta Altsasuko alkate izandako Silverio Astiz Lakuntza eta Antonio Goikoetxea Otegi agertuko dira plaka horretan. Haien ondoan zinegotzi izandakoen izenak ere izanen dira: Arbizuko Pedro Ihabar Arbizu, Etxarri Aranazko udal gestorako kide izandako Felix Lopez Sanchez eta Altsasuko Martin Somocurcio Albistur eta Isidro Zornoza de Jorge.
Nafarroako Parlamentuan jarriko den plakan ere Ziordiko alkate Epifanio Gonzalez Billar eta Ramon Goikoetxea Etxeberria zinegotziaren izenak agertuko dira. Biak ere estatu kolpea izan zenean herritik hanka egin zuten eta frontean hil zituzten.