Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkarteak aurreko ostiralean bere 20. urteurrena ospatu zuen. Ospakizun ekitaldien barruan dozena bat enpresek elikagai artisauen diploma jaso zuten. Haien artean dago Olatzagutiko Aldasoro harategia, aipatu agiria Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Esparzaren eskutik jaso zuena agiria. Gaur egun Nafarroako 89 enpresek merkaturatzen dituzte euren produktuak Artisau Elikagaiak zigiluarekin. Haien artean daude Arbizun hestekiak ekoizten dituzten Flores, Laket eta Arbizu eta Altsasun ahatekiak sortzen duen Katealde.
Euren produktuen berezitasuna eta kalitatea aitortuko eta babestuko zuen araudi bat lortzeko elkartu ziren ekoizleak duela 20 urte. Hala, benetako artisau produktuak zein diren adierazten duen Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen zigilua dute. Elkartean biltzen diren enpresek kalitatezko produktu naturalak (inolako gehigarririk gabekoak) eta artisau ekoizpen sistemak erabiltzen dituzte.