Enplegu-agentzien bidez langabetuak kontratatzeko laguntzak

Guaixe 2014ko urriaren 16a

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 360 langabe enplegu-agentzien bidez kontratatzeko 256.000 euro bideratuko ditu. Nafarroako enplegu-agentziek jasoko dute laguntza eta langabeendako ez du kosturik izanen. Gutxienez urte erdiko kontratuak egin beharko dituzte. Estreinakoz egin du halako deialdia foru administrazioak. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, herrialdea hiru eskualdetan banatu du eta bakoitzeko 120 langabe kontratatuko dituzte. Agoitz, Lizarra, Lodosa eta Doneztebeko eskualdeekin batera dago Sakana eta eremu horretatik 120 langabe aukeratuko dituzte.